Ezker abertzalea eta euskal jendartearen gehiengo zabala, bakearen bidea urratzeko etengabeko ahaleginean ari garen bitartean, errepresio estrategian itsuturik jarraitzen du Espainiar Estatuak. Herri honen bake eta askatasun bidea, oinarrizko eskubideak behin eta berriz urratuz, ezerezera eraman nahi dute.
Begi bistakoa da, herri honen bake nahiaren kontrakoa dela Donostiako hamabost gazte hauen aurka abiarazitako prozedura judiziala. Nola da posible, bizi dugun testuinguru politikoan, oraindik ere, lan politikoa egiteagatik gure herriko gazteak atxilotu, torturatu eta urte luzetarako espetxera eramatea? Berriz ere, salbuespen neurriak desaktibatu eta eskubide zibil eta politikoak errespeta ditzala exijitu behar diogu Madrileko gobernuari.
Honetarako, ezinbestekoa da guztion indarrak metatzea. Bakea eta demokrazia gurera ekartzeko, beharrezkoa da kolore eta sentsibilitate guztietako herritarrok bat egitea. Oinarrizko eskubideen defentsan eta bake prozesuaren alde gure indarrak batzea. Hori dela eta, bide honetan urratsak ematera gonbidatu nahi ditugu PNV, PSE eta PP. Guztion ardura delako Euskal Herrian bake agertokia eraikitzea.

Honenbestez, otsailaren 13an, Nazioarteko Torturaren Kontrako Egunean,
19:00an Artzai Onean Eleak Mugimenduak eta Donostiako gazte auziperatuek
burutuko duten mobilizazioarekin bat egin nahi dugu Donostiako Ezker
Abertzaletik. Aldi berean, erabateko babesa eman nahi diegu beraien
militantzia politikoagatik kartzelaratuak izateko arriskuan dauden gazte hauei guztiei.

No hay comentarios:
Publicar un comentario