Páginas

viernes, 22 de febrero de 2013

Lugaritzetik Morlansera doan lurpeko metro proiektua alde batera, EH Bilduren ekimenez

Eusko Legebiltzarrean EAJk bat egin du EH Bildurekin, Donostiako metroaren harira koalizioak aurkeztu duen ekimena onartzeko. EH Bilduren eta jeltzaleen arteko erdibideko zuzenketa onartu du Legebiltzarrak eta horren haritik, Lugaritz-Kontxa eta Kontxa-Morlans lurpeko zatia eraikitzeko proiektua bertan behera geratuko da. Zuzenketak aintzat hartzen du egitasmo hori “ez dela eraikuntza-irtenbiderik egokiena, benetako mugikortasun-beharrei erantzun iraunkorra emateko”.
Marian Beitialarrangoitia legebiltzarkideak defendatu du osoko bilkuran EH Bilduren proposamena. EAJk emandako babesarekin pozik agertu da. “Guretzat aurrerapauso garrantzitsua da eta positiboa da EAJk gure posizioekiko egin duen hurbilketa”, esan du Beitialarrangoitiak. “Orain beste parametro batzuetan aztertuko da Donostiak garraio alorrean dituen beharrizanak”, gaineratu. “Gelditzeaz gain, gelditzeko mahai gainean jarri ditugun irizpideak ere azpimarratu gura ditugu. Iraunkorra izango den proiektua gauzatu nahi dugu, benetan dauden beharrizanei erantzuten diona, eta Udal zein Aldundiarekin adostua izan beharko dena”, azaldu du legebiltzarkideak.

Gainera, EH Bilduk EAJri eskatu dio eraikitzen ari diren eta eraikitzeke dauden azpiegitura guztietan irizpide horiei kasu egitea. Abiadura Handiko Trena jarri du adibide moduan. “Urrats hau eman duenez, EAJri deialdia egin nahi diogu gaur onartu duen hori beste azpiegituretan ere kontuan izatea”, esan du Beitialarrangoitiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario