Madrileko unibertsitate honek burutu duen azterketaren helburua espainiar estatuan "erraustegien eta hondakin arriskutsuak
berreskuratu edo ezabatzeko instalazioen inguruan dauden herrietan
minbiziagatiko heriotza tasa gehiegizkoa den ikertzea" izan da.
Ondorioetan argi mintzo dira azterketaren egileak:
"Gure emaitzek hipotesia berresten dute, alegia, erraustegien eta hondakin arriskutsuak berreskuratu edo ezabatzeko instalazioen inguruan dauden herrietan handiagoa dela, eta estatistikoki esanguratsua, minbiziaz hiltzeko arriskua eta, bereziki, arrisku are handiagoa urdail, gibel, pleura, giltzurrun eta obarioko tumoreei dagokienez."
Zergatik nahi du, orduan, PNVk Gipuzkoan errauskailua kosta ala kosta eraiki? Bestelako interesak oinarri hartuta uler daiteke soilik, horren nabarmen herritarron osasuna erasotzen duen egitasmoa aurrera eramatea.
Guk, gure aldetik, hondakinen arazoari irtenbide integrala bilatzen jarraituko dugu. Jakin badakigulako, hondakinen bilketa eta kudeaketa arduratsua eginez gero, ez dugula, inondik inora, erraustegi toxikorik eraiki behar. Irtenbidea gure esku dago.

No hay comentarios:
Publicar un comentario