Milaka pertsonek parte hartu zuten larunbatean "Birziklatzeari zentsurarik ez. Gipuzkoa aldatzen ari gara" lelopean Donostian burutu zen manifestaldian.
Era honetan arbuiatu zuten herritarrek bezperan Batzar Nagusietan PP, PSE eta PNVk Juan Carlos Alduntzinen aurka aurrera eraman zuten zentsura mozioa.
Ezker Abertzaletik oso balorazio positiboa egin dugu emandako erantzunaz eta dei egiten diegu herritarrei PP, PSOE eta PNVren frentearen gainetik Gipuzkoan aldaketa politiko eta sozialaren bidean lanean jarraitzera. Irakurri albistea (naiz.info)
No hay comentarios:
Publicar un comentario