Gaur Irutxuloko Hitzak argitaratu duen iritzi artikulu honetan, azken hilabeteotan
Donostian eta Euskal Herrian eremu politikoan bizi ditugun hainbat
gertakari oinarri hartuta, hausnarketa plazaratu du Aritz Ibarrolak.
"Idatzi honen helburua, egoera
politikoaren gaineko hausnarketa zabala konpartitzea da. Lehenik eta behin, azken
hileotako gertakariei so eginez, aipagarria suertatzen da Euskal
Herriko gatazka politikoak
abagune historikoa
bizi duela, eta inork
ezin du ukatu, Euskal
Herrian behintzat,
konponbiderako aukera handia
dugula esku artean. Borondaterik
behintzat ez da falta
euskal herritar gehienon partetik
Duela hilabete batzuk jada, Aieteko Nazioarteko
Konferentziak konponbiderako
ibilbide orria mahai gaineratu
zuen, baita euskal herritar
gehienon babesa jaso
ere. Eragile jakin batzuek, urrats oso esanguratsuak eman
dituzte ibilbide orri horrek zehazturikoaren norabidean.
Hala eta guztiz ere, gatazkak
sortu dituen ondorioak konpontzeko saiakera
gardena egiten ari
garen honetan, aspaldiko
errezeta zaharrak jasaten
jarraitzen dugu; mehatxuak,
errepresioa, atxiloketak,
torturak, debekuak... Zer dela eta?
Ibilbide orriaren bigarren
zatian, hots, gatazkaren mami politikoari
(Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea) dagokionean,
elkarrizketa politikoa
ekidin nahian tematurik jarraitzen dute sektore ezberdinek. Elkarrizketak
abiarazteko zenbaitek ezarritako aurrebaldintzak guztiz bete direnean,
baldintza horiek aitzakia hutsa zirela argi geratzen ari da euskal jendartearen
begietara. Zentzu horretan,
egiteko asko dugu
datozen garaiotan karril horri
bultzada eman eta abioan jartzeko. Eragile politikoetatik
harago, eremu herritarretik
ere bultzada egitea guztiz beharrezkoa izango da zenbait
eragile politikok konponbidea beste behin blokea ez dezaten. Gure ustez,
garrantzitsua da behintzat,
gatazkaren ondorioen
konponketa beharrezkoa
dela gehiengo batek konpartitzen
duen bezalaxe, bere etorkizunaren
jabe izan nahi duen gehiengo
zabala handitzen eta handitzen jarraitzen duela gurean.
Euskal Herriko gatazka
politikoaren konponketa baina, ez da irla isolatu bat mundu mailan ematen diren
bestelako gatazka eta fenomenoen artean. Esaterako, mundu
mailako krisi sistemikoak
eta bere ondorioz zenbaitek hartzen
dituzten erabakiek eragin itzela dute gure herriaren garapen eta
etorkizunean.
Espainiar Estatua
krisi egoera larrian dago,
ekonomikoki, baita politikoki ere.
Erreskate eta neurri
murriztaile guztiek subirautzaren
galera dakarte berekin. Batez ere, politika
egiteko eta eredu
propioak garatzeko
ahalmenaren murrizketari dagokionean.
Hortaz, boterea europar
merkatu librean agintzen
duten gutxi horiengan zentralizatzeko
asmoak egikaritzen ari
dira.
Euskal Herrian,
gehiengo zabal batek
subiranotasun politikoa
aspalditik aldarrikatu
izan du. Herria sozialki
eta ekonomikoki guk
erabaki moduan eraikitzea da
gakoa, eta orain, justu
kontrako norabidean
doazen erabakiak hartzen ari
dira Madril eta Europatik.
Subiranotasun ezak, espainiar
Estatuarekin batera ondoratzera
garamatza hegoaldeko
euskaldunok. Inoiz baino nabarmenago, subirautza politikoa herri
beharrizan nagusia da euskaldunontzat.
Alabaina, Euskal
Herrian egoera honi aurre
egiteko mugimendu
zabala antolatzen hasi da duela
urte gutxi. Helburu estrategiko
komunak oinarri, indarrak batu eta aliantza
estrategikoak gauzatu dira egungo
egoera politikoan beharrezkoa
dugun burujabetza politiko
eta ekonomikoa lortzeko. Burujabetza, egungo
eredu agortua aldatu eta
justizia sozialean
oinarrituriko jendarte euskaldun
parekidea eraiki ahal izateko.
Egun, indar
metaketarako egindako esfortzu
horrek geroz eta babes
zabalagoa duela baiezta
dezakegu. Herri honen etorkizunerako
erreferentzi nagusia bilakatzeko
bidean doa, indar metaketa eta babes soziala handitzen
baitoa.
Parez pare, orain
artean herri honen kudeaketa
instituzionalean jardun dutenak,
orain arteko eredu bera mantendu
nahian dabiltza. Porrot egin eta galbidera garamatzan eredu
bera hain zuzen ere. Lehengo lepotik burua batzuek.
Zentzu horretan, pentsaezinak
ziren jarrera eta ekimenak gauzatzen ikusi ditugu orain
arteko “status quo”a mantentzearen izenean. Esaterako, zer dela eta Aieten
parte hartu zuen PNVren kobertura, laguntza emate eta mezu ulerkorrak PPren
oldarraldi errepresibo eta inmobilismoaren aurrean? Zer dela eta PP eta PNVk
Kutxen eta Kutxabanken etorkizunean parte hartzea ukatu Bilduri eta azkar
batean Kutxen pribatizazioa burutu? Zer dela eta PP-PNV-PSOEk blokea osatu,
hondakinen gaiarekin iskanbila politiko artifiziala eraginez? Zertarako San Markoseko ordezkaritza aldatu
eta Bilduren aurka zentsura mozioak adostu? Zer dela eta eskaini dio bere
laguntza osoa PNVk Raxoyri erreskatearen aurrean? Zer dela eta egiten dute bat hiru
alderdi hauek presoen pelikula baten kontra, adierazpen askatasunaren kontra, ilegalizazioaren
mamua berriro ere elikatuz? Zer dela eta egin dute bat teknikoki hain argia zen
Donostiako autobus geltokiaren aferan? Zer dela eta geratu ziren mutu PSOE eta
PP Bidegin PNVk utzi zuen zulo ekonomikoa eta kudeaketa desfasea argitara atera
zirenean?
Elkarri laguntza
ematen ari dira, eredu politikoa bera bere horretan mantendu dadin; “nik zuri
hala lagunduko dizut zuk beste horretan hala jokatzen baduzu...”. Berdin du
gatazkaren konponbidean izan, edota bestelako gai sozialekin izan. Eta gure
ustez, aipagarria da oso, joko horretan hainbat hedabidek betetzen duten
papera. Gezurra eta manipulazioa lotsagabe baliatuz, egunero egunero,
errealitateak desitxuratu, ezkutatu edota asmatu egiten dituzte interes
politiko eta ekonomiko jakinei erantzunez.
Hausnarketa
egitera gonbidatzen zaituztegu,
etorkizun hurbilean
emango diren gertakizun ezberdinak, hemen
azaldu ditugun logiken baitan
emango diren edo ez
aztertu eta balora dezagun.
Aritz Ibarrola – Donostiako
ezker abertzaleko kidea

No hay comentarios:
Publicar un comentario