Páginas

viernes, 1 de junio de 2012

"Enpresa eta alderdi interesek bultzatu dute Erriberatako bus geltokia baztertzea"

Donostiako ezker abertzaleak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, autobus geltokiaren aferaren gaineko irakurketa publiko egiteko. Idoia Aiastuik eta Aritz Ibarrolak hartu dute hitza, eta oposizioak Donostiako Udalean darabilen "jarrera arduragabea" salatu dute.

IRAKURRI prentsaurrekoko edukia.



"Emplazamendu argia helarazi nahi diegu oposizioko alderdiei behingoagatik jarrera suntsitzailea albora utzi eta hiria eta herrialdea eraikitzeko perspektibaz jardun dezaten instituzioetan"

"Ezker Abertzaletik, Donostiak eta Euskal Herriak horren beharrezko duten aldaketa politiko eta sozialaren bidean aurrera urratsak ematen segitzeko konpromisoan berresten gara. Hori da gure apostua"

No hay comentarios:

Publicar un comentario