Páginas

lunes, 28 de mayo de 2012

AHT Gelditu Elkarlanak deitu mobilizazioekin bat egin du Donostiako ezker abertzaleak

Maiatzaren 29an Donostian burutuko den epaiketa salatu eta auzipetuekin elkartasuna adierazi du gaur kaleratu duen oharrean.
 
"Ikuspegi ekonomiko, sozial eta ekologikotik inongo sustengurik ez duen proiektu hau aurrera ateratzearekin temati jarraitzen duten horiek, hobe lukete, herritarron ahotsa isildu beharrean jendartearen sektore zabalen aldarrikapenari kasu egingo baliote".


"Azpiegitura hauek exigitzen duten gastua, krisi garaiotan horren beharrezko ditugun gastu sozialetara bideratzeko apustua egiten dugu."

"Hau guztia dela eta, ezker abertzaletik datozen egunetarako AHT Gelditu Elkarlanak deitu mobilizazioekin bat egin eta bertan parte hartzera deitu nahi dugu herritar oro:
        - maiatzaren 29an goizeko 9:30ean Donostiako epaitegiaren aurrean burutuko den kontzentrazioa
        - ekainaren 2an, 17:00etan Hernanin burutuko den manifestaldia

OHARRA IRAKURRI

informazio gehiago AHT Elkarlanaren orrialdean

No hay comentarios:

Publicar un comentario