Páginas

jueves, 20 de septiembre de 2012

Iñaki Imazen kontrako euro-agindua salatu nahi dugu

   Iñaki Imaz donostiarraren kontrako euro-agindu eskaera onartu dutela eta, azken eraso hau salatzeko oharra kaleratu du Donostiako ezker abertzaleak.
   "Bide errepresiboak behingoaz albora ditzaten eta Euskal Herriko prozesu demokratikoan murgildu daitezen deitzen ditugu Frantziar eta Espainiar Estatuak."

  Ohar honen bitartez, Iñaki Imaz donostiarraren kontrako euro-aginduaren onarpena gogor salatu nahi du Donostiako ezker abertzaleak.

  Euskal Herriko eragile anitzek bakearen bidean urrats historikoak eman ditugun bitartean, Estatu Espainiarra eta Estatu Frantziarrak haien errepresio estrategiari eutsi nahi diote. Euskal jendartearen bake nahiari, gerra eskemak aplikatuz erantzuten diote euskal militanteak atxilotzean.

  Beste behin ere, parean duen aukera historikoari arduraz erantzun diezaioten eskatu behar diegu egoera honen arduradun politikoei. Albora ditzatela eskema errepresiboak eta eman diezaiotela bide behingoagatik prozesu demokratikoari.

  Aldi berean, gure babesik beroena eskaini nahi diegu Iñakiren senide eta lagunei.

Donostian, 2012ko irailaren 19an

Donostiako ezker abertzalea

No hay comentarios:

Publicar un comentario