Páginas

jueves, 23 de agosto de 2012

Euskal Herria Gazara bidean

Abian da askatasunaren hirugarren ontzidia. Igande honetan, abuztuaren 26an, goizeko 10:30etan helduko da elkartasunez beteriko Estelle belaontzia Donostiara. "Euskal Herria Gazaruntz" ekimeneko lagunek hainbat ekimen prestatu dituzte ekintzaileei harrera beroa egiteko. Aldi berean, prestaketa lanetan laguntzeko deia zabaldu dute ere: 9:30etan kaian bertan.
Guk, gure aldetik, erabateko babesa eskaini nahi diogu ekimen honi eta igandean kaira hurbiltzera deitzen zaituztegu. Herrien arteko elkartasuna beharrezkoa dugulako.
Palestina askatu!

Informazio gehiago: www.gazatik-gazaruntz.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario