Páginas

viernes, 22 de febrero de 2013

Lugaritzetik Morlansera doan lurpeko metro proiektua alde batera, EH Bilduren ekimenez

Eusko Legebiltzarrean EAJk bat egin du EH Bildurekin, Donostiako metroaren harira koalizioak aurkeztu duen ekimena onartzeko. EH Bilduren eta jeltzaleen arteko erdibideko zuzenketa onartu du Legebiltzarrak eta horren haritik, Lugaritz-Kontxa eta Kontxa-Morlans lurpeko zatia eraikitzeko proiektua bertan behera geratuko da. Zuzenketak aintzat hartzen du egitasmo hori “ez dela eraikuntza-irtenbiderik egokiena, benetako mugikortasun-beharrei erantzun iraunkorra emateko”.

miércoles, 13 de febrero de 2013

Gazte auzipetuekin bat egin eta mobilizaziora deitu du Donostiako Ezker Abertzaleak

Ezker abertzalea eta euskal jendartearen gehiengo zabala, bakearen bidea urratzeko etengabeko ahaleginean ari garen bitartean, errepresio estrategian itsuturik jarraitzen du Espainiar Estatuak. Herri honen bake eta askatasun bidea, oinarrizko eskubideak behin eta berriz urratuz, ezerezera eraman nahi dute.

Begi bistakoa da, herri honen bake nahiaren kontrakoa dela Donostiako hamabost gazte hauen aurka abiarazitako prozedura judiziala. Nola da posible, bizi dugun testuinguru politikoan, oraindik ere, lan politikoa egiteagatik gure herriko gazteak atxilotu, torturatu eta urte luzetarako espetxera eramatea? Berriz ere, salbuespen neurriak desaktibatu eta eskubide zibil eta politikoak errespeta ditzala exijitu behar diogu Madrileko gobernuari.

Honetarako, ezinbestekoa da guztion indarrak metatzea. Bakea eta demokrazia gurera ekartzeko, beharrezkoa da kolore eta sentsibilitate guztietako herritarrok bat egitea. Oinarrizko eskubideen defentsan eta bake prozesuaren alde gure indarrak batzea. Hori dela eta, bide honetan urratsak ematera gonbidatu nahi ditugu PNV, PSE eta PP. Guztion ardura delako Euskal Herrian bake agertokia eraikitzea.

Honenbestez, otsailaren 13an, Nazioarteko Torturaren Kontrako Egunean, 19:00an Artzai Onean Eleak Mugimenduak eta Donostiako gazte auziperatuek burutuko duten mobilizazioarekin bat egin nahi dugu Donostiako Ezker Abertzaletik. Aldi berean, erabateko babesa eman nahi diegu beraien militantzia politikoagatik kartzelaratuak izateko arriskuan dauden gazte hauei guztiei.

viernes, 1 de febrero de 2013

Errausketak minbizia eragiten duela frogatu du CarlosIII unibertsitatearen azterketa batek

Madrileko unibertsitate honek burutu duen azterketaren helburua espainiar estatuan "erraustegien eta hondakin arriskutsuak berreskuratu edo ezabatzeko instalazioen inguruan dauden herrietan minbiziagatiko heriotza tasa gehiegizkoa den ikertzea" izan da.

Ondorioetan argi mintzo dira azterketaren egileak:
"Gure emaitzek hipotesia berresten dute, alegia, erraustegien eta hondakin arriskutsuak berreskuratu edo ezabatzeko instalazioen inguruan dauden herrietan handiagoa dela, eta estatistikoki esanguratsua, minbiziaz hiltzeko arriskua eta, bereziki, arrisku are handiagoa urdail, gibel, pleura, giltzurrun eta obarioko tumoreei dagokienez."

Zergatik nahi du, orduan, PNVk Gipuzkoan errauskailua kosta ala kosta eraiki? Bestelako interesak oinarri hartuta uler daiteke soilik, horren nabarmen herritarron osasuna erasotzen duen egitasmoa aurrera eramatea.
Guk, gure aldetik, hondakinen arazoari irtenbide integrala bilatzen jarraituko dugu. Jakin badakigulako, hondakinen bilketa eta kudeaketa arduratsua eginez gero, ez dugula, inondik inora, erraustegi toxikorik eraiki behar. Irtenbidea gure esku dago.

miércoles, 23 de enero de 2013

Donostiako Udal Gobernua hondakinen bilketa sistemak adosteko proposamena aurkeztuko du

Donostiako Udal Gobernuak funtsezkotzat jotzen du 2016rako hondakinen birziklapen maila gutxienez % 60ra iristea lortzea, eta hori bermatzeko, Udaleko gainerako alderdi politikoei proposamen bat aurkeztuko die, akordioa lortu nahian. Hala jakinarazi dute gaur Nora Galparsorok, Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariak, eta Axier Jakak, Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak.

domingo, 13 de enero de 2013

Atxiloketak salatzeko konzentrazioa astelehenean, 19:00an Uso Txurian


Mobilizazio honen bitartez, Andoni Lariz eta bereziki Urtzi Etxeberria Amara Berriko bizilagunaren atxiloketak gogor salatu nahi ditugu Donostiako Ezker Abertzaletik. Aldi berean, gure elkartasunik gertuenekoa helarazi nahi diegu beraien senide eta lagun guztiei.
Eragile anitzek Euskal Herrian bakea eta demokrazia erdiesteko aurrera urrats esanguratsuak egiten ari garen bitartean, errepresioaren errezeta antzuari lotzen zaizkie, itsuki, frantziar eta espainiar estatuak. Honen gertuko adibide ditugu ere, Ekaitz Ibero donostiar gaztearen kasua, edota Errenteriako bost gazteena ere. Errepresioaren bidez, jendartearen ilusioa zapuztu eta Euskal Herriaren bake eta askatasun bidea bortxaz bahitu nahi dute.
Ordea, oso bestelakoak dira Ezker Abertzaleak eta euskal jendartearen gehiengoak eskatzen dituen jokabideak. Herritarron gehiengo zabalak, gatazkaren konponbidearen aldeko urratsak eskatzen dizkie frantziar eta espainiar estatuei. Horren adiera argiena dugu, atzo Bilbon bildutako jende uholde erraldoia.
Testuinguru honen guztiaren baitan, konpromiso argiak eskatu nahi dizkiegu ere, PNVri, PPri eta PSOEri. Utz diezaiotela korrontearen kontra igeri egiteari eta busti daitezela bakearen eta konponbidearen eraikuntzan. Bizi dugun une historikoak, ardura maila hori exijitzen digu eta.
Honenbestez, hemen azaldu dugun argudiatzea oinarri, kontzentrazioa burutuko dugu urtarrilaren 14an Donostian, 19:00an Bakearen Usoaren alboan (Anoeta Estadioaren parean). Bertan parte hartzera deitu nahi ditugu gure irakurketarekin bat egiten duten herritarrak.

viernes, 28 de diciembre de 2012

Kofradia itxi eta luxuzko kaiari ateak zabaldu?

Jakin berri dugu donostiako Kofradiak behin betiko itxi beharko duela.
Lehen sektorearekiko bazterkeria eta Eusko Jaurlaritzan Ernesto Gascok izan duen jokabidea salatuz idatzia argitaratu du Parte Zaharreko Ezker Abertzaleak www.urgullpetik.info auzoko blogean.
Ezker Abertzaletik lehen sektorea suspertzeko apustua indartu nahi dugu, hala nola, pertsonak aintzat izango dituen ekonomia garatzearen beharra azpimarratu ere.

Eskubide guztiak errespetatu eta bakea eraikitzeko garaia da

Ekaitz Ibero donostiarraren kontrako espetxe zigorra berriki berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Laster jasoko du espetxeratzeko agindua. Gertaeraren gainean irakurketa plazaratu dugu.
Ekaitz Ibero, 2007an atxilotu zuen Polizia Nazional espainiarrak Donostiako 26 gazterekin batera, gazte mugimenduaren kontrako makro segada batean.

 IRAKURRI GURE IRITZIA

EHBilduk bat egin du Stop Kaleratzeaken mobilizazioarekin


Jakina denez, bihar Stop Kaleratzeak elkarteak bankuei, erakunde publikoei eta alderdi politikoei etxe kaleratzeen aurkako konpromiso zehatzak eskatzeko manifestazioa deitu du (12:30etan hasiko da, Bulebarrean). EH Bilduk, bertan egongo dela adierazi nahi du, eta Gipuzkoako jendarteari parte hartzeko deia egiten dio.

Arazo honen aurrean ezin gara eskuak gurutzatuta geratu. Konponbideak exijitu eta proposatu behar ditugu. Baina, aldi berean, soluzio horiek gauzatzeko borondate politikoa ere exijitu behar dugu. Eta hori egin behar dugu eta egin nahi dugu bestelako jendarte eredu batean sinesten dutenekin eta horren alde lan egiten dutenekin elkarlanean.

gehiago irakurri

lunes, 10 de diciembre de 2012

Oposizioaren azkena

Bilduk plenoaren mozioak ez dituela betetzen da oposizioak asperdura arte errepikatzen ari den azken leloa. Bilduk jokabide ez demokratikoa duela antzeztu nahi dute nonbait. Errealitateak bestelako argazkia eskaintzen digu ordea. Artikuluan aipatzen diren datuei erreparatzea besterik ez dago.

Donostiarron kontura, Ilunben zezenketarik ez!


Zezenketen inguruan Bilduk harturiko erabakiaren inguruan irakurketa laburra topatuko duzu artikulu honetan.

jueves, 29 de noviembre de 2012

Sindikatu eta eragile andanak deituta, EH martxan!

Bihar azaroak 30, lan duinaren eta eskubide sozialen alde 30 MOBILIZAZIOAK, sindikatuek eta eragile sozial mordoak deituta.
DONOSTIKO DEIALDIA: 19:00etan Bulean.



Biolentzia matxistaren kontrako mobilizazioekin bat egin dugu

Araian jazo den azken erailketa matxista salatzeko Donostiako Koordinadora feministak deitu duen mobilizazioarekin bat egiten du Donostiako Ezker Abertzaleak. Honenbestez, ostegunean 19:00etan Bulebarrean burutuko den kontzentrazioan parte hartzeko deia indartu nahi dugu; guztion artean, eremu guztietan eraginez, estrukturala den biolentzia honekin amaitzea lortu behar dugulako.

Sorturen eratze prozesua Donostian: Parte hartze bikaina lehen batzarretan

Sorturen eratze prozesua Donostian: Parte hartze bikaina lehen batzarretan: Iragan den asteburuan burutu ditugun lehen batzarrek erantzun bikaina izan dute herritarren aldetik. Amara Berrin 38 lagun elkartu gara, Gr...

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Sortzaile prozesuko lehen ponentzia eskura duzu iada

Oinarri ideologikoak eta antolakuntza eredua lantzen dituen ponentzia eskura dugu honezkero, sarean ere. Deskargatu ezazu www.sortu.net helbidetik.

miércoles, 31 de octubre de 2012

Herri mugimenduarentzat panel informatiboak jarriko ditu Udalak

Donostiako Udalak ohol informatiboak jarriko ditu hiriko hainbat auzotan herri mugimenduek eta auzotarrek informazioa trukatzeko gune bat izaten, eta, bide batez, beraien arteko harremanak sendotu daitezen.

Gehiago irakurri (bildu.info/donostia)

jueves, 11 de octubre de 2012

Hezkuntza erreformen kontra, ikasleak greban

Gaurkogreba egu- na deitu dute espai- niar estatupeko na- zioetako ikasleek, hezkuntza errefor- ma eta murrizketen aurka protesta egiteko.
Espainiar gobernua hezkuntzan burutzen ari den zentralizazio prozesua eta murrizketak dira ikasleen protestaren jomuga. Aldi berean, herritik eta herriarentzat diseinatutako hezkuntza aldarrikatu dute, eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema eraikitzen jarraitzera dei egin dute.
Donostian ere mobilizazioak burutuko dira eta horietan parte hartzera animatzen ditugu ikasle guztiak. Denon artean lortuko baitugu, horren beharrezko zaigun aldaketa gauzatzea.
Informazio gehiago: www.ikasleabertzaleak.org
Grebaren jarraipena herrialde guztietan: hemen